domingo, 13 de septiembre de 2009

Kaiku Tapeldun














ZORIONAK KAIKU
ALKARTUKO IKASKOMUNITATERENGANDIK

Kaikuk ez du aurkaririk izan. Sestaoko traineruak 27 urte behar izan ditu Kontxako Bandera berriz ere eskuratzeko eta oraingoan, 19:23ko denborarekin, aitzakiarik gabe egin du. Estropadaren erdian bost segundoko errenta zuen Kaikuk, baina ez da konformatu eta 17koa lortu du azkenean Castrorekin.
Bi jardunaldietako denborak kontutan hartuta, Castro izan da bigarren 22segundora eta San Pedro hirugarren 37ra.
Lehen txanda atzerapenarekin hasi da. Txato Bereziartua Urdaibaiko arraunlariak min hartu du hasi bezain laster eta epaileek, gorabehera teknikorik egon ez dela erabakita, Bou Bizkaia kanporatu dute.
Pedreña eta Orio traineruen arteko lehia polit-polita izan da, baina kantabriarrak izan dira lehenak 19:48koa eginda. Bost segundo gehiago egin dituzte Oriokoek eta 1:08ra Donostiarra sailkatu da.
Kontxako Banderaren sailkapena:
1 KAIKU AMBILAMP 38:34,562 NARTURHOUSE CASTRO 0:22,443 SANPEDROTARRA A.E. - ELCOLMARE 0:37,424 S. D. R. PEDREÑA 0:48,225 HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA 0:49,666 GRUPO EIBAR ORIO ESTILORA 1:03,227 DONOSTIARRA 2:46,908 BERMEO-URDAIBAI / UMPRO-AVIA 1 19:40,48 kanporatua
Bigarren estropadaren sailkapena:
1 KAIKU AMBILAMP 19:23,442 NARTURHOUSE 0:17,003 S. D. R. PEDREÑA 0:25,444 SANPEDROTARRA A.E. - ELCOLMARE 0:27,025 GRUPO EIBAR ORIO ESTILORA 0:30,686 HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEA 1 0:34,227 DONOSTIARRA 1:34,288 BERMEO-URDAIBAI / UMPRO-AVIA 19:40,48 1 kanporatua
Emakumeen proba:
Galiziak eskuratu du bigarren urtez jarraian Kontxako Bandera emakumezkoetan. Galiziarrek 10:48ko denbora egin dute. Astillero sailkatu da bigarren hiru segundora eta Getaria Tolosa hirugarren. Laugarren postua Zumaiarentzat izan da.
Emakumezkoen sailkapena:
1. Galizia 10:48
2. Astillero 10:51:22
3. Getaria-Tolosa 10:51:52
4. Zumaia 11:10

No hay comentarios: